Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > June García Baza Espainiako Txapelketarako prest Euskadiko Natación Artístikoko Selekzioarekin

✨June García Baza, DBH 2. mailako ikaslea, urrats sendoak ematen ari da igeriketa artistikoaren munduan. Club Sincro Urbarri taldeko kidea den June berriro ere deitua izan da Euskadiko Natación Artístikoko Selekzioarekin, eta egun hauetan azken prestaketa lanetan dabiltza denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetako bati begira: maiatzaren 8tik 10era Madrilen jokatuko den Espainiako Txapelketa.

Azken asteotan, Euskadiko selekzioak entrenamendu saio biziak, koreografien fintzea eta lan tekniko zehatza egin ditu estatuko txapelketa honetan ahalik eta ondoen lehiatzeko. Junek talde honetan duen presentziak agerian uzten du bere bilakaera bikaina eta diziplina honetan etorkizun handiko igerilarietako bat dela.

Konpromisoa, koordinazioa, uretako dotorezia eta eguneroko ahalegin handia dira June bezalako kirolari baten ezaugarriak. Orain, Madrilen, aukera paregabea izango du bere talentua erakusteko eta Euskadiren koloreak harrotasunez defendatzeko.

💙🏊‍♀️ Aurrera, June!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu