Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 

🎓 📚 Lauaxetan 2026-2027 ikasturtea hasten den bitartean, DBHko eta Batxilergoko ikasle batzuek beste ibilbide akademiko bati ere ekin diote: Batxilergo Dualari.

🌎  Programa honetan parte hartzen duten ikasleek ohiko ikasketak eta Estatu Batuetako High School Diploma lortzeko prestakuntza uztartzen dituzte. 

Programak ingelesa ikastetik harago joateko aukera ematen du. Norberaren lana antolatu behar da, nazioarteko ingurune digital batean moldatu, Estatu Batuetako tutoreekin harremana izan eta beste errealitate akademiko eta kultural bat ezagutu.

Hiru helburu nagusiren inguruan garatzen da:

Hizkuntza-murgilketa, ingelesa komunikatzeko eta ikasteko benetako tresna gisa erabiliz.

Murgilketa teknologikoa, nazioarteko ingurune digital batean lan eginez eta ikasiz.

Murgilketa pertsonala, autonomia, erantzukizuna, antolaketa eta egokitzeko gaitasuna garatuz.

Ahalegin gehigarria da, zalantzarik gabe, baina baita ikuspegia zabaltzeko eta gero eta globalagoa den mundu baterako prestatzeko aukera bikaina ere.

Animo 2026-2027 ikasturtean Batxilergo Duala hasi edo jarraitzen duten ikasle guztiei!  

Azken albisteak

2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!
2026/09/14
Ikastolara egokitzea denbora kontua da… eta erritmo bakoitza bakarra da
2026/09/14
Ondo jatea ere ikastea da 
2026/09/14
Egunen batean hemen izan zinetenontzat: ikasturte on! 
2026/09/10
Elkarrekin hasten den bidea

Kategoriak

Buletinean harpidetu