Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Ekitaldiak eta ospakizunak > Bardintasunaren alde. Indarkeriaren aurka

Hezkuntza da pertsonen eta gizartearen hobekuntzan eragin positiboena dakarren faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak eta seme-alabak bardintasunean eta indarkeritik urrun heztea. Gaurkoan, azaroaren 25ean, jarduera ugari egin dira Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dala eta. Ikusi nahi?
Indarkeriaren aurkako manifestua irakurtzea, kontzientziaziorako esku lanak gauzatzea, letra matxistak dituzten abestietaz ohartaraztea, Zornotzako udaleko kontzentraziora gehitzea… izan dira garatutako ekintzak besteak beste. Batzuk irakasleen ekimenez, besteak Ikastolako Bardintasunerako taldearen proposamenez. Izan ere, talde hau, DBHtik hasi eta batxilergorarteko ikasleek osotzen dabe, gela bakoitzeko ordezkari bi izanik, gizartea aldatzeko ekimen argia erakutsiz. Aurrera!

Azken albisteak

2026/09/10
Elkarrekin hasten den bidea
2026/09/10
Familia eta ikastola: komunikazioak hobeto hezten laguntzen digunean
2026/09/10
2026-2027: elkarrekin hazi eta ikasteko ikasturte berria
2026/09/08
Hezkuntza-esperientziak partekatzen: St Patrick-en bisita Lauaxetara
2026/09/04
Gertuago egoteko: gure Kontaktu Gida
2026/09/03
Lauaxetako kirol arropa berritu behar duzue?

Kategoriak

Buletinean harpidetu