Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpokoak eta udakoak > Batxilergoan graduatu Lauaxetan eta, aldi berean, Ameriketako batxilergoan ere graduatzea

Hori da Lauaxetako Batxilergo dualeko ikasketak amaitu barri dabezan ikasleek lortutakoa. Jakin nahi dozu zertan datzan?
Jarraian azalduko deutsugu.

Beñat Brazalez, Unai Corral, Zaloa Petralanda, Ander Salazar, Jone Escribano, Arantza Álvarez eta Eider Santamaría dira Batxilergo Dualaren graduatze ziurtagiria jaso daben ikasleak.

Lauaxeta European Business Baccalaureate Diploma programak, ikaslea gaur egungo gizartearen beharrizanetara prestatzea dau helburu. Izan ere, jakin badakigu, bizi dogun garaia globalizazioaren eraginpean dagoela nahitaez; eta, ondorioz, oso garrantzitsua dala ikasleek egoerari egokitutako hezkuntza jasotzea; edukiez gain, hizkuntzan eta garapen pertsonalean zentratuz. Modalitate honek, negozio eta ekintzailetza arloan sakontzeko aukera emoten deutsee ikasleei, ikasgai barrien bitartez eta metodologia berritzailea sustatuz.

Metodologia honek lan mundura begira, ate gehiago irekitzen lagunduko deutsien nazioarteko ikuspegia barneratzen dau.

Academica Corporation hezkuntza instituzioaren eskutik eskaintzen da programa hau. Batxilergoa bukatzerakoan, ikasleak 2 titulazio jasoko dauz: Alde batetik, bertoko Batxiler tituloa eta bestetik, Batxilergo estatubatuarraren titulua (High School Diploma).

Informazio gehiago: https://www.lebbd.eu/

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu