Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Lauaxeta komunikabideetan > Berdintasunaren ikuspegia deskubritzen, haurren begien bidez

Joan den astean, Jon Castañeda, Euskadi Gazteako DIDA programako kolaboratzailea eta Lauaxetako ikasle ohia, ikastolara hurbildu zen gazteenekin garrantzitsua den gai bati buruz hitz egiteko: berdintasuna.

Gure gizartean hain funtsezkoa den gai horri buruzko ikuspegi freskoak eta aurreiritzirik gabeak aztertzeko beharretik sortu zen ideia. Helduok haurrei gai askotan gure esperientzia eta ezagutza ematen badiegu ere, egia da, baita ere, geure bizipenek eta sustraitutako ikusmoldeek baldintzatzen gaituztela. Haurrek begirada garbia eta aurreiritzirik gabea eskaintzen digute, sarritan haratago ikusteko lagungarri izanik.

Elkarrizketan, haurrek berdintasunari buruzko gogoetak eta pentsamenduak partekatu zituzten, eta erantzunak adierazgarriak izan ziren.

Entzun nahi duzu? Programarako esteka hemen utziko dizugu.

Azken albisteak

2026/09/04
Gertuago egoteko: gure Kontaktu Gida
2026/09/03
Lauaxetako kirol arropa berritu behar duzue?
2026/09/02
Ikasturte hasierako familiekin bilerak martxan dira
2026/09/01
Haur Hezkuntzako Aula Irekiari hasiera eman diogu
2026/09/01
Ongi etorriak 2026-2027 ikasturtera!
2026/07/13
Opor onak izan!

Kategoriak

Buletinean harpidetu