Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Ekitaldiak eta ospakizunak > Garapen jasangarriaren aldeko sentsibilizazioa

Lauaxeta Ikastolako DBHko 1go mailako ikasleek, Unesco Etxeagaz proiektu batetan lan egiteko aukera izan dabe. Proiektua, Nazio Batuek, Agenda 2030 dalakoaren barruan identifikatutako garapen jasangarrirako 17 helburuen ingurukoa izan da.

Jarraitu irakurtzen.

Genero bardintasuna, pobreziaren amaiera, kalitatezko hezkuntza, osasuna eta ongizatea, … dira besteak beste, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 helburuen parte.

Dagokion informazioa jaso eta landu ondoren, kalera urten behar eben, gai honeen inguruko kontzientzia sortzeko asmoz.

Horretarako, eurek aukeratutako ekintzak garatu ebezan: bideo baten grabazioa, elkarrizketak kalean, bizkotxo eta zukuaren salmenta solidarioak, txapa salmenta solidarioak, etabar.

Jasotako dirua, Médicos sin fronteras eta Unicefera bialduko da, ikasleen euren erabakiz.

Aurrera!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu