Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Bestelako ekintzak > Hezi dagigun bardintasunean!

Gaur, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Lauaxetako ikasleek hainbat ekimen garatu dabez bardintasunaren alde. Esate baterako, ondokoak.

Segi irakurtzen.

Ikasgelan garatu diran jarduera guztiez gain, ikasleak bardintasunean aurrera egiteko beharraz kontzientziatzeko, askotariko keinuak egin dabez emakumearen nazioarteko egunaren alde: txikienek beren eskuekaz margotutako murala, Lauaxetako talde feministako kide diran naguasiagoek bardintasunaren aldeko manifestuaren irakurketa Amorebieta-Etxanoko udalagaz batera, 4. Lehen Hezkuntzako neskek  horma-pankarta oroigarria,… Azken kasu honetan, ikasleek, beren ekimenez, horma-irudi bat egin dabe, eta, bertan, eurentzako ez bakarrik historian, baita gaur egun ere, beren ingurune hurbilean erreferente diran emakumeak islatu dabez. Izan ere, gutako bakoitzak, gurasoek eta hezitzaileek, egunerokoan, eredu baliagarriak eskaini daikeguz. Lauaxetaren leloak dinoan bezala, “pertsonen garapenaren bitartez gizartea eraikitzearen” aldeko apustua egin nahi badogu, guztion artean egin beharra daukagu, eta gure ikasleentzako eta seme-alabentzako gizarte bidezkoagoa lortzen lagunduko dogu. Ekin bardintasunaren alde!

Aurrera!

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu