Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Mindfulness txikientzat eta familientzat: Lasaitasunetik hazten, elkarrekin

Larunbat honetan Mindfulness tailerra ospatu dugu Haur Hezkuntzako neska-mutilentzat eta haien familientzat. Esperientzia aberasgarria izan da, lasaitasun, konexio eta ikaskuntza partekatu unez beterik. 💛

Mindfulnessa tresna giltzarria da gure seme-alabei beren emozioak kudeatzen, arreta-gaitasuna hobetzen eta eguneroko erronkei aurre egiten laguntzeko. Baina, heldu garen aldetik, gure lasaitasunaren alde lan egitea ere funtsezkoa da. Azken finean, eredu nagusia gara, eta guregan ikusten dutena barneratzen dute.

Lasaitasun eta arreta kontzientetik, ez bakarrik haien garapen-prozesuan hobeto laguntzen diegu, baita bizitza osorako baliagarriak izango zaizkien tresnak erakusten ere. 🌱✨

Eskerrik asko tailerrera hurbildu zareten familia guztiei, zuen ongizateaz eta zuen txikienen ongizateaz arduratzeko une bat eskaini izanagatik.

Azken albisteak

2026/09/04
Gertuago egoteko: gure Kontaktu Gida
2026/09/03
Lauaxetako kirol arropa berritu behar duzue?
2026/09/02
Ikasturte hasierako familiekin bilerak martxan dira
2026/09/01
Haur Hezkuntzako Aula Irekiari hasiera eman diogu
2026/09/01
Ongi etorriak 2026-2027 ikasturtera!
2026/07/13
Opor onak izan!

Kategoriak

Buletinean harpidetu