Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Norbere itxura fisikoaren garrantzia erlatibizatuz

Gure gorputzaren osasuna eta zaintza seme-alabei eta ikasleei transmititzea gauza ona da. Ispiluan proiektatzen duten irudiarekin gustura egon nahi izatea eta ondo ikusteko ahaleginak egitea ere positiboa da, beren burua zaintzeko duten beste esparru bat den heinean. Baina gure balio nagusia ez da kanpoko irudian oinarritu behar, hori baino askoz gehiago gara. Gorputza gure izatearen bilgarria da, kanpotik ikusten duguna soilik, baina gure izatea lantzearen garrantzia transmititu behar dugu, bilgarritik haratago eta publizitateak batzuetan sinestarazi eta pentsarazi dezakeenaz haratago.
Gorputz-irudia haurtzaroan hasten da, eta, horregatik, arreta berezia jarri behar dugu beren gorputza zaintzen, errespetatzen eta maitatzen irakasteko, gorputz-irudi positiboa eraikitzeko eta publizitatearen edo sare sozialen mezuen aurrean pentsamendu kritikoa garatzen laguntzeko.
Horretan oinarritzen da DBHko 1. mailako ikasleek Kontsumobideren eskutik egiten duten tailerra.

Azken albisteak

2026/09/04
Gertuago egoteko: gure Kontaktu Gida
2026/09/03
Lauaxetako kirol arropa berritu behar duzue?
2026/09/02
Ikasturte hasierako familiekin bilerak martxan dira
2026/09/01
Haur Hezkuntzako Aula Irekiari hasiera eman diogu
2026/09/01
Ongi etorriak 2026-2027 ikasturtera!
2026/07/13
Opor onak izan!

Kategoriak

Buletinean harpidetu