Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Ekitaldiak eta ospakizunak > San Blas: tradizioak bizirik mantentzen

Gaur, Lauaxetan, San Blas opilak gozatu ditugu eta San Blas ariak ere banatu! Ospakizun honen bidez, gure kultura eta ohiturak mantendu eta belaunaldi berriei transmititzen jarraitzen dugu. San Blas eguna, otsailaren 3an ospatzen dena, eztarriaren babeslea den santua omentzeko eguna da, eta Euskal Herrian tradizio handia du.

San Blas opilak txokolatearekin edo azukre-glasearekin estalitako galleta bereziak dira, eta jai honen ezinbesteko osagai bihurtu dira. Herriz herri, San Blas egunean ohikoa da opilak bedeinkatzea.

Tradizio hauek gure kulturaren parte dira eta komunitatea elkartzeko aukera eskaintzen dute. Lauaxetan ez dugu aukera galdu nahi izan, eta gaurko eguna gozo-gozo ospatu dugu. Gozatu tradizioak, gozatu San Blas opilak eta eskerrik asko Euskara Batzordeko agentziari! 😋✨

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu