Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Kalistenia parkea guztiontzat

馃挭聽Lauaxeta Ikastolan sinesten dugu aniztasuna kirolaren bidez ere lantzen dela. Ez dugulako guztiok modu berean gozatzen jarduera fisikoaz, eta pertsona bakoitzak modu ezberdinak aurkitzen dituelako bere burua mugitzen eta zaintzen motibatzeko.

Hori dela eta, inauguratu dugu gure kalistenia parkea, ikasleei beste aukera bat eskaintzen dien espazioa: gorputza indartzeko, kirola egiteko eta, batez ere, kirolaz modu ezberdin batean gozatzeko.

Baina proiektu honen ederrena ez da azken emaitza bakarrik, baizik eta bidea bera. Izan ere, Aretxabaletako Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleen laguntzarekin eraiki da. Ikasturtean zehar lan egin dute gurekin: ikasi, erronkak gainditu, taldean aritu eta azken emaitza bateratua sortu dute.

Prozesu honek ahalegina, talde lana eta ikaskuntza asko izan ditu, eta orain Lauaxetako ikasle askok gozatzeko aukera emango du.

Gaur parke berriaren inaugurazioa ospatzen dugu, baina baita ere posible egin duten balioak: aniztasuna, lankidetza eta komunitatea.

馃尡 Eskerrik asko Aretxabaletako LHko irakasle eta ikasleei egindako lan bikainagatik, eta eskerrik asko ikasleei, erronka honi benetako zentzua emateagatik.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan聽
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu