Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu >  “Bizitza salbatzen duten 15 minutu” – Osakidetzako profesionalak gure ikastolan

Gaur Osakidetzako profesionalen bisita jaso dugu gure ikastolan. Hainbat saio egingo dituzte DBHko 3. mailako ikasleekin, odol-ematearen garrantziaz sentsibilizatzeko. Proiektu komunitarioa ikasgaiaren baitan izan da. Adin txikikoak diren arren, funtsezkoa da kontzientzia hori lehenbailehen sortzea, heldu direnean odol emaile bihurtzeko prest egon daitezen.

Gainera, ekainean ospatuko dugun ikastolako jaian, odola emateko unitate mugikor bat etorriko da gurera, eta nahi duen orok odola eman ahal izango du bertan. Ikasleek, horrez gain, kanpaina bat diseinatu beharko dute komunitatea ekimen honetan parte hartzera bultzatzeko.

Zergatik da hain beharrezkoa odola ematea? Estatistikek argi diote: 4 lagunetik 3k odola beharko dugu bizitzaren uneren batean, sendatzeko, ebakuntza bat gainditzeko edo, besterik gabe, bizitza salbatzeko. Ziurrenik ez gara izango inoiz beharrik izango ez duen %25 horren parte, eta hala balitz ere, gertu-gertuko norbaitek beharko du, seguru.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu