Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Bertoko > Badakizu Lauaxetako jantokiko menuaren ikurrak interpretatzen?

2015-2016 ikasturte honetan, berritasun moduan ikur batzuk gehitu dira Lauaxeta Ikastolako menuetan; aurretik egiten genbiltzan bideari jarraitu eta besteak beste ingurumen-inpaktu gutxiago sortzeko asmoz.  Hain zuzen, lau dira menuetan agertzen diren ikur berriak. Badakizu zeintzuk diran?

Ikusi gure menua:

Lauaxeta Ikastolako jantokiko menua

Jakin nahi al dozu zer esan nahi dauan ikur bakoitzak? Jarraitu irakurtzen…

1.  PRODUKTU EKOLOGIKOEKIN PRESTATURIKO MENUA

Produktu ekologikoak inolako produktu kimiko eta genetikoki eraldaturiko produktu (GEP) erabilerarik gabe lortzen direnak dira. Modu honetan, osasungarriagoak diren eta kalitate hobea daben produktuak lortzen doguz, natura errespetatzea eta aldaketa klimatikoaren efektua gutxitzea lortzen dogun heinean.

2.  BERTOKO PRODUKTUEKAZ PESTATURIKO MENUA

Bertoko produktuak kontsumitzearen arrazoien artean, honako hauek doguz: elikagai osasuntsu eta freskoen kontsumoa sustatzea eta bertako ekonomia, ekonomia familiarrean zein eskala txikiko ekonomian laguntzea

3. KARBONO AZTARNA BAXUKO MENUA

Edozein elikagai prestatzeak atmosferara CO2-ko ekarpena suposatzen dau eta hori dala eta, ingurune-inpaktua eta karbonozko oinatz handiagoak izaten dira. Beraz, GASCAtik hurrengo ezaugarrietan oinarritzen dira karbono aztarna baxuko menuen diseinurako:  Sasoiko produktuak kontsumitzea, garai bakoitzeko betiko zaporeez gozatuz eta elikagaien garraioak eragindako CO2-ko emisio murrizpenean laguntzea, 

4.  HOBEKUNTZA KARDIOBASKULARRERAKO MENUA

Gaixotasun kardiobaskularrak Europako herrialde gehienetan heriotza kausa nagusiena dira. Hori dela eta, txikitatik jateko ohitura osasungarriak ikasi behar doguz.

Zertan oinarritzen da hobekuntza kardiobaskularrerako menua?: gantz saturatu gutxiago daukeen elikagaiak aukeratzean, fruta eta barazki gehiago jatean, zuntz gehiago duten elikagaiak aukeratzean (lekaleak, fruta eta barazkiak) eta edari azukredunak eta opilak saihestean.

Ohitura osasungarriak sustatzeagaz batera ingurumenarekiko errespetua ere ezinbestekoa da.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu