Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Filosofia: pentsatzen ikasteko programa

Lauaxeta Ikastolako Filosofiako Hezkuntza programa Haur Hezkuntzako 4 urteko gelatik aurrera eskaintzen da. “Pentsamenduaren Pedagogía” markoan eta OneTwoThink-en “PACS” modeloan oinarrituta dago. Filosofia aplikatuaren didaktikagaz eta pentsamenduaren garapenagaz lotuta dagozan nazioarteko hainbat proiektutako teoriak, ikerketak eta material didaktikoak biltzen dauz. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

Zeintzuk dira bere helburu orokorrak?

•Gaitasun logiko-analitikoa, kritikoa, sortzailea, filosofikoa eta metakognitiboa bateratzen dauan pentsamendu eraginkorra garatzeko estrategiak identifikatzea eta erabiltzea.

•Pentsatzen ikastea helburu nagusiena bada ere, horretarako ezinbestekoak diran beste konpetentzia batzuk ere lantzen dira:

•Talde lanerako, elkarkidetzarako, ikasketa kooperatiborako eta ezagutzaren eraikuntza kolektiborako gaitasuna.

•Interesa, ekimena eta ikerketarako griña sustatzea.

•Komunikazio etiko eta eraginkorrerako gaitasuna.

Eta zeintzuk dira lantzen diran edukiak?

•Pentsamendu eraginkorrerako aurredispozizioak.

•Gaitasun logiko-analitikoa garatzeko estretegiak eta jarduerak

•Gaitasun kritikoa garatzeko jarduerak eta estrategiak

•Gaitasun kreatiboa garatzeko jarduerak eta estrategiak

•Gaitasun metakognitiboa garatzeko jarduerak eta estrategiak

•Gaitasun filosofikoa garatzeko jarduerak eta estrategiak

•Pentsamendu trebetasunetan oinarritutako ikas-proiektuak inter-, intra- eta extra-diziplinarrak. Adibidez: filosofia bera, erlijioa, espiritualitatea, zientziak, psikologia, politika, estetika, etika, antropología eta historia, epistemologia…

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu