Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Filosofia: pentsatzen ikasteko programa

Lauaxeta Ikastolako Filosofiako Hezkuntza programa Haur Hezkuntzako 4 urteko gelatik aurrera eskaintzen da. “Pentsamenduaren Pedagogía” markoan eta OneTwoThink-en “PACS” modeloan oinarrituta dago. Filosofia aplikatuaren didaktikagaz eta pentsamenduaren garapenagaz lotuta dagozan nazioarteko hainbat proiektutako teoriak, ikerketak eta material didaktikoak biltzen dauz. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

Zeintzuk dira bere helburu orokorrak?

Gaitasun logiko-analitikoa, kritikoa, sortzailea, filosofikoa eta metakognitiboa bateratzen dauan pentsamendu eraginkorra garatzeko estrategiak identifikatzea eta erabiltzea.

Pentsatzen ikastea helburu nagusiena bada ere, horretarako ezinbestekoak diran beste konpetentzia batzuk ere lantzen dira:

•Talde lanerako, elkarkidetzarako, ikasketa kooperatiborako eta ezagutzaren eraikuntza kolektiborako gaitasuna.

•Interesa, ekimena eta ikerketarako griña sustatzea.

•Komunikazio etiko eta eraginkorrerako gaitasuna.

Eta zeintzuk dira lantzen diran edukiak?

•Pentsamendu eraginkorrerako aurredispozizioak.

•Gaitasun logiko-analitikoa garatzeko estretegiak eta jarduerak

•Gaitasun kritikoa garatzeko jarduerak eta estrategiak

•Gaitasun kreatiboa garatzeko jarduerak eta estrategiak

•Gaitasun metakognitiboa garatzeko jarduerak eta estrategiak

•Gaitasun filosofikoa garatzeko jarduerak eta estrategiak

•Pentsamendu trebetasunetan oinarritutako ikas-proiektuak inter-, intra- eta extra-diziplinarrak. Adibidez: filosofia bera, erlijioa, espiritualitatea, zientziak, psikologia, politika, estetika, etika, antropología eta historia, epistemologia…

Azken albisteak

2026/06/08
Haur Hezkuntzako kirol topaketa: mugimenduaren bidez hazten
2026/06/08
“Hutsaren forma”: hutsari forma emateko eskulturak
2026/06/08
Egindako bidea erakusten duten ekitaldiak: DBH 4 eta LH 6 proiektuen erakusketa IBren esparruan
2026/06/05
Olinpiar Joko oso bereziak: kirola, topaketa eta belaunaldien arteko ikaskuntza
2026/06/05
Bi elkartasun-kanpaina, ekinez ikasteko
2026/06/02
LXT Kirol Eguna: kirola, familiak eta ikasturte amaiera

Kategoriak

Buletinean harpidetu