Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Hizkuntza bat ikastea, hartan komunikatzeko gai izatea da

Hizkuntza bat ikasteko azken helburua hizkuntza horretan zailtasunik gabe hitz egitea eta komunikatzea da. Horregatik, gramatikatik edo irakurketatik haratago, garrantzi handia ematen diogu hizkuntzaren praktikari, eta ikasleei trebetasun hori garatzen laguntzen dieten hainbat egoera ematen dizkiegu: proiektuen aurkezpenak, beste ikasgai bateko klaseak hizkuntza horretan, trukeak, … edo Cambridge Speaking National Competition bezalako lehiaketak.

Lauaxetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek esperientzia honetan parte hartu dute eta beren gaitasunak erakutsi dituzte, hizkuntza bat ikasteko orduan baliabide digitalek duten eraginari buruzko aurkezpen bat eginez.

Aiala Bilbao hautatua izan da. Baina Lauaxetan, bat baino gehiagoren lana nabarmendu nahi izan dugunez, hiru lagunera zabaldu nahi izan dugu, eta aukeratzea kosta zaigun arren, Aiala Bilbao, Izaro Pagaldai eta Xabier Alea izan dira hautatuak.

Hemen ikusi ditzakezu euren lanak:

Aurrera!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu