Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Ikasle ohiak > Orain, ahal dugula, ez zaizu polita iruditzen berriz elkartzea?

Berriz elkartzea gauza berezia da, are gehiago bi urtez harremanak, topaketak eta besarkadei buruz zer esanik ez… hain mugatuta egon ondoren. Lehen gogoa bagenuen, orain gehiago!

Horregatik erreserbatu dugu egun bat agendan hitzordu garrantzitsu baterako. Berriz elkartze berezi baterako: zurekin elkartzeko, ikastola utzi zenutenekin, eta zu ere orduko ikaskideekin elkartzeko.

Datorren ekainaren 25ean izango da, eta gustura ikusiko zaitugu. Gainera, azken bi promozioetako ikasle bazara, zita bat dugu zurekin, izan ere zure agur jaia ospatzeke geratu zitzaigun! Polita izango da berriro elkar aurkitzea.

Animatzen bazara, hurrengo estekan eman dezakezu izena.

Bestela, besarkada handi bat bidaltzeko aprobetxatzen dugu.

 

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu