Aurki gaitzazu

Abentura, lagunak, autonomia, natura eta esperientzia ugari. Eta zer gertatzen da aita edo amagaz? Zer suposatzen du abentura honek guretzat? Jarraitu irakurtzen eta hausnarketa batzuk partekatzen dizkizugu. Batzuetan, esperientzia hau modu dualean bizi dugu. Alde batetik, badakigu esperientzia positiboa izango dela beraientzat, eta guretzat, guraso garen aldetik, eguneroko bizitzan oso urriak diran beste espazio batzuez gozatzeko aukera izangop dugula. Baina bestetik, beldur eta kezka batzuek ere arduratzen gaituzte, are gehiago kanpamentuan lehen aldiz joaten direnean. Gertatzen al zaizu?

Ildo horretan, gogoeta batzuk partekatu nahi ditugu.

Alde batetik, kontuan hartu eta onartu behar da gure seme-alabak adinean aurrera doazala eta horrela izan behar dela, pertsona gisa garatzea eta zoriontsu izatea nahi dugun heinean. Baina, neurri batean, prozesu hori galera txiki gisa bizi izaten dugu. Alde horretatik, amatxu baten gogoetak partekatzen dizkizugu. Seguru neurri batean identifikatuta sentituko zarela.

• Beste alde batetik, esperientzia honeri esker positiboan aterako duten guztia gogorarazi nahi dizugu. Pista gisa, ondokoak adibidez.

Eta egiten dutenaren detailerik ez galtzeko, gutunak idazteaz gain, udalekuen Instagram kontuak bisitatzera gonbidatzen zaitugu:

Egino    

Lizarra

Azken albisteak

2026/05/13
Cambridge azterketa ofizialen astea Lauaxetan
2026/05/13
Gaitasun Altuei buruzko Kongresuan parte hartzen ari gara
2026/05/13
Izaro Pagalday, Bizkaiko Eskolarteko bertso finalerako sailkatua
2026/05/12
Ongizatea eta zaintza emozionala Zaindegi ikasle-agentziaren eskutik
2026/05/11
Aprendiendo sobre impuestos y ciudadanía en 4º de ESO
2026/05/11
Adei Gorospe, Bizkaia Cup txapelketako txapelduna kadete B mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu