Aurki gaitzazu

Abentura, lagunak, autonomia, natura eta esperientzia ugari. Eta zer gertatzen da aita edo amagaz? Zer suposatzen du abentura honek guretzat? Jarraitu irakurtzen eta hausnarketa batzuk partekatzen dizkizugu. Batzuetan, esperientzia hau modu dualean bizi dugu. Alde batetik, badakigu esperientzia positiboa izango dela beraientzat, eta guretzat, guraso garen aldetik, eguneroko bizitzan oso urriak diran beste espazio batzuez gozatzeko aukera izangop dugula. Baina bestetik, beldur eta kezka batzuek ere arduratzen gaituzte, are gehiago kanpamentuan lehen aldiz joaten direnean. Gertatzen al zaizu?

Ildo horretan, gogoeta batzuk partekatu nahi ditugu.

• Alde batetik, kontuan hartu eta onartu behar da gure seme-alabak adinean aurrera doazala eta horrela izan behar dela, pertsona gisa garatzea eta zoriontsu izatea nahi dugun heinean. Baina, neurri batean, prozesu hori galera txiki gisa bizi izaten dugu. Alde horretatik, amatxu baten gogoetak partekatzen dizkizugu. Seguru neurri batean identifikatuta sentituko zarela.

• Beste alde batetik, esperientzia honeri esker positiboan aterako duten guztia gogorarazi nahi dizugu. Pista gisa, ondokoak adibidez.

Eta egiten dutenaren detailerik ez galtzeko, gutunak idazteaz gain, udalekuen Instagram kontuak bisitatzera gonbidatzen zaitugu:

Egino    

Lizarra

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu