Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Jarrera ekintzaileak pizten dituzten pilulak

Parte garen errealitatea aldatzeko orduan, ez da nahikoa horretarako gaitasunak edo trebetasunak izatea. Garrantzitsua da, halaber, gauzak aldatzeko gaitasuna dugula eta modu positiboan ekiteko ekimena garatu daitekeela sinestea. Kexak, atsegin ez dugun egoera baten aurrean unean uneko hustea izateaz gain, ez du ezer ekartzen egoera horretatik ateratzeko. Ekintzara pasatu behar da, eta dakigun dena jarri behar da lortu nahi dugunaren zerbitzura. Eta hori egin duen jendearen esperientziak entzuteak balioa ematen du, zalantzarik gabe.
Hori da, hain zuzen ere, egun hauetan Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleak egiten ari direna, ondoren, hurrengo astean ekintzailetza-proiektu propioa garatu eta aurkezteko. Eskerrik asko zuen ekarpenengatik Imanol Ituñori, Markeliñeko Iñaki Egiluzi, Gascako Lander Bereziartuari, IDTEKeko Irene Rodriguezi eta Athetic Fundazioko Etxahun Gonzalezi.

Klikatu irudi guztiak ikusi nahi badituzu.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu