Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Gure historia gogoratzea, bertatik ikasteko: indarkeriarik gabeko gizarte baten alde

Aniztasunak aberastu egiten gaitu, bestearen begiradak norberarena ez den beste ikuspegi bat eskaintzen digun heinean; nahiz eta batzuetan ez dugun ikuspegi horrekin bat egiten eta, are gehiago, ez dugun ulertzen ere, bere historia pertsonala, bizipenak eta izaera gureak ez diren neurrian.
Gizarte demokratiko batek, hain zuzen ere, guztion ideiekiko errespetua du oinarri, baina azpimarratuz, edozerk ez duela balio ideia horiek defendatzeko helburuz.


Hori da gure historia, bakoitzaren historia indibidual eta pertsonaletik haratago, herri gisa historia kolektibo bat dugulako. Zorionez, gure seme-alabei ez zaie historia hori bizitzea egokitu, baina guk konta diezaiekegu, gure memoria kolektiboan mantentzeko eta ez guk ez haiek akats berberak eerrepikatzeko.
Ez dezagun inoiz ahaztu ezerk ez duela justifikatzen indarkeria erabiltzea eta besteen ideien gainean ideia batzuk ezin direla inposatu.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren Adi-Adian programaren barruan, DBHko 4. mailako ikasleek zuzenean entzun ahal izan dute ETAren biktima baten testigantza, haren historia, sufrimendua eta ondorioetara hurbilduz. Gazteentzat balio handiko testigantza.

Ekimen horretatik harago, guraso eta hezitzaile garen aldetik, inguruko haur eta gazteei mezua helarazi behar diegu, elkarrizketaren eta elkar ulertzearen bidez eraiki baitezakegu gizarte harmoniatsuago eta bidezkoago bat. Gizarte eta heldu gisa utzi behar diegun ondarea da.
Hemendik hori egitera gonbidatzen zaituztegu: elkarrizketa horiek zabaltzera eta ondare hori uztera.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu