Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Lauaxetatik Madrilera: Junior Achievement Fundazioaren minienpresen programa

Eskualde fasetik igaro ondoren, non 1.800 enpresa eta 7.200 ikasleren artean lehen postuan geratu ziren, Lauaxeta Ikastolako lau ikasle Junior Achievment fundazioaren mikroenpresen programaren azken fasean elkartuko ziran gure ikasleak, Europako Gen-E Lehiaketara pasatzeko aukerarekin.
Haien taldea eta beste bi talde aukeratu zituzten eskualdeko fasean, eta oraingoan Estatuko fasean parte hartu zuten, Wizink Centerren (Madril).
Naia Eguiguren Rodriguez, Leire Gonzalez de Audikana Axpe, Irene Diaz de Tuesta Moreno eta Iraia Costa Martin dira bertan izan ziran ikasleak, ikasleei laguntza psikologikoa eskaintzen dien Helping Us enpresarekin.
Naiak, Leirek, Irenek eta Iraiak euren enpresa defendatu zuten Asturias, Sevilla, A Coruña, Bartzelona, Caceres, Madril eta Alacanteko finalistekin batera.
Junior Achievement Enpresa Txikien Programaren helburua gazteen ekintzailetza-trebetasunak sustatzea da, hala nola sormena, ahalegina edo talde-lana. Hainbat enpresatako boluntario profesionalen bitartekaritzari eta irakasleen laguntzari esker, gazteek beren ekintzailetza-proiektuak diseinatzea ahalbidetu dieten gaitasunak eskuratzen dituzte.
Aurrera, neskak!
Informazio gehiago hurrengo estekan.

 

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu