Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Bere etorkizunari buruz informatzea, orientatzea eta erabaki bat hartzea

Erabaki bat hartzerakoan, garrantzitsua da informazio ona izatea. Hori horrela, gure seme-alaben eta ikasleen heziketan eta prestakuntzan ahalik eta laguntzarik onena eskaintzeko asmoz, gaur hitzaldi berezi bat emango diegu DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako familiei. Helburua da zuen seme-alabei beren etorkizun akademiko-profesionalari buruzko erabaki bat hartzen laguntzea.

MeOriententa enpresak 12 urte baino gehiagoko esperientzia du orientaziuo lanetarako ikerketan, zientzian eta teknologian, eta DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleen gurasoei zuzendutako saio batean lagunduko digu. Badakigu etapa hau erabakigarria dela zuen seme-alaben bizitza akademikoan, eta haien etorkizunari buruzko erabaki informatuak hartzeko beharrezko tresnak eskaini nahi dizkizuegu.

MeOrientak metodo tradizionaletatik haratago doazen hezkuntza-orientazioko konponbideak eskaintzeagatik nabarmendu da. Bere ikuspegi berritzaile eta disruptiboak orientazio-test tipikotik haratago, alternatiba baliotsuak eskaintzen ditu. Horregatik kolaboratzen dugu haiekin.

Uste dugu hitzaldi hau informatiboa izateaz gain, inspiratzailea eta motibatzailea ere izango dela guztiontzat.

Berriketan ikusiko dugu elkar!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu