Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Pi eguna: ipuin, jolas edo erronken bidez ikastea

Ondo pasatzen dugun bitartean zerbait ikasten dugunean, emozioak ikasten dugun horretan inplikatzen ditugu, eta horrek errazago barneratzen laguntzen digu, eta, gainera, gozatu egiten dugu ikasten dugun bitartean. Hori da Pi Egunaren kasuan, gaur Lauaxetan ospatzen duguna, matematika lantzeko eta ikasleei hori egiteaz gain, haren garrantzia ikusarazteko asmoarekin.
DBHko ikasleek erronka batzuk dituzte aurretik, erronka matematikoagoetatik hasi eta matematikoak ez direnetara, Piesia ariketa kasu, non poesia bat sortu behar duten Pi zenbakiari erantzunez.
Haur Hezkuntzako ikasleek, bestalde, Lea eta Pi ipuinaz gozatuko dute, Lauaxetako irakasleek sortutako ipuina
, hain zuzen ere, egun honen garrantzia azaltzeko. Ipuina bideo honetan ikus dezakezu.
Aurrera!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu