Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Ikasturtearen azken esprinterako indar guztiarekin itzuli gara!

Opor onak izan dituzuela espero dugu. Orain, pilak kargatu berri, bideari berriro ekiteko eta kurtsoaren azken etapa honetan lan egiteko unea da. Eta uste baino lehenago igaroko da. Batez ere Batxilergoko gure ikasleentzat, azken txanpa garrantzitsu bati uste bainok lehenago aurre egingo baitiote. Badakigu azterketak, proiektuak eta erabakiak dituzuela aurretik, baina badakigu baita horiei aurre egiteko prest zaudetela!

Beraz, indar eta animoz betetako mezu bat bidaltzen dizuegu ikasle guztioi.

Familien aldetik, baldintzarik gabeko laguntza hori izaten jarraitzea dagokigu. Gure arnasa eta maitasuna funtsezkoak dira aurrera indarrez eta motibazioz egin dezaten.

Beraz, dena emango dugu azken etapa honetan. Ikasturtearen amaiera izkinaren bueltan dago!

Aurrera!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu