Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Elikagaien bilketa solidarioaren ondoren, gaur Bizkaiko Elikagaien Bankuaren hitzaldia jaso dute ikasleek

Aste Santuko oporren aurretik, urtero bezala, elikagaien bilketa solidarioa egin genuen. Ekimen honek komunitate gisa indarrak batzeko aukera ematen digu, gehien behar dutenei laguntzeko eta Lauaxeta osatzen dugun 1.000 familia eta 1.400 ikasle baino gehiagoren indarra baliarazteko. Guztion eskuzabaltasunari eta elkartasunari esker, elikagai ez galkorren kopuru ikaragarria bildu ahal izan genuen.

Eta gaur, keinu hori eskertzeko eta gure ikasleei balio erantsi handiagoa emateko, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek Bizkaiko Elikagaien Bankuko ordezkarien bisita eta azalpenak jaso dituzte.

 Hitzaldi aberasgarria izan da, gure ikasleei beren ekintza solidarioek duten eragin positiboa hobeto ulertzeko aukera ematen diena.

Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu hori posible izan dadin lagundu duzuen guztioi.

Jarrai dezagun elkarrekin lanean elkartasun-, enpatia- eta eskuzabaltasun-balioak sustatzeko. Harea-ale bakoitzak balio du.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu