Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Lauaxeta komunikabideetan > Lauaxetako Talentu Literarioa!

Opor aurretik, Izaro Pagalday eta Nikole Etxebarria ikasleak irabazle izan ziren Amorebietako Literatura Lehiaketan. Eskualdeko 213 ikasle bildu zituen lehiaketa honek, idazketaren bidez gazteen sormenari ahotsa ematen dio.

Urtero ospatzen den lehiaketa hau aukera paregabea da gazte talentu literarioek beren ideiak adierazi eta partekatzeko. Izarok eta Nikolek, beren lan original eta sentikorrei esker, nabarmendu ziren proposamen ugarien artean, gure gazteriaren gaitasuna, ahalegina eta dedikazioa berriro ere agerian utziz.

Literaturak hizkuntza-trebetasunak garatzeaz gain, errealitatearen inguruan hausnartzeko, pentsamendu kritikoa eraikitzeko eta emozioak eta ideiak sakonki transmititzeko aukera ere ematen du.

Lauaxetatik, Izaro eta Nikole berriro zoriondu nahi ditugu. Aurrera! 😊📚✨

Albistegietan ateratako albisteekin izten zaituegu:

El Correo

Duangon

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu