Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Bizitzaren zikloa ezagutzen Minnie the Seed proiektuarekin, 1. mailan

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Minnie the Seed proiektuan murgildu dira, eta horri esker, haziaren bizitzaren zikloa modu praktiko eta dibertigarrian ikasi dute.

Azken asteetan, ingeleseko eskoletan landareak hazteko prozesua ezagutu dute, eta naturari lotutako hiztegia lantzeaz gain, landareen germinazioa eta zaintza ulertu dute. Horrela, hizkuntza ikastea eta zientzia ulertzea uztartu dituzte.

Ikasitakoa sendotzeko, Laia Gunea eskolako baratzera joan dira, eta han, bakoitzak bere haziak landatu ditu. Ilusio handiz, urratsez urrats jarraitu dute prozesua: lurra prestatzea, ereitea, ureztatzea eta lehen kimuen agerpena behatzea. Esperientzia honi esker, pazientziaren, ingurumenaren zaintzaren eta naturaren magiaren garrantzia ulertu dute.

Proiektu honek ez die soilik ingelesean ikasitakoa indartzen lagundu, baita naturarekiko jakin-mina eta ardura piztu ere. Orain, haien landareak hazten ikusteko irrikitan gaude, eta haiekin ikasten jarraituko dugu!

Klikatu irudi guztiak ikusi nahi badituzu.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu