Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Ekitaldiak eta ospakizunak > Tantaz tanta, etorkizuna eraikitzen

Osakidetzak DBHko 3. mailako ikasleei emandako sentsibilizazio-hitzaldiaren ondoren, non odol-ematearen garrantziaz hausnartu zuten, erronka bat proposatu zitzaien: familiei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina bat diseinatzea. 💬❤️

Eta horixe egin dute. Emaitza gisa, datorren ekainaren 7an, Ikastolako Jaiaren 🎉 baitan, odol-emateko autobus bat 🚌 izango dugu ikastolan. Goizeko 10:30etatik eguerdiko 14:00ak arte 🕑 egongo da bertan, 18 urtetik gorako boluntario guztiek odola eman ahal izateko. 💪

Hemen duzue DBHko 3. mailako ikasleen mezua, bihotzez zabaldu nahi izan dutena:

Inoiz pentsatu al duzue norbaiti bizia salbatzeko behar den odola nondik ateratzen den? Edo erditze batean edo istripu baten ondorengo ebakuntza batean erabiltzen den odola nondik datorren?

⚠️ Sarritan pentsatzen dugu baliabideak mugagabeak direla, baina zer gertatuko litzateke agortuko balira? Beharbada, egun batean, norbait ebakuntza-gelan egongo da… eta ez da nahikoa odol egongo bere bizia salbatzeko. Zer egingo zenuke egoera horretan zeu bazina?

🤝 Argi dago lankidetzarik gabe, gizarteak ez duela aurrera egiten. Eta Ikastolan ere horretan sinesten dugu. Horregatik, gaur zure laguntza behar dugu.

🔑 Guregatik, zugatik eta etorriko direngatik. Gaur, etorkizuneko atea irekitzeko giltza izan zaitezke.

Odola emateko prest bazaude, QR kodea 📲 eskaneatu eta maiatzaren 30a baino lehen 📅 galdetegia bete.

Eskerrik asko 💓
DBHko 3. mailako ikasleak

Azken albisteak

2026/06/26
STEM Camp: eraiki, probatu eta eginez ikasi
2026/06/26
Begirale Ikastaroa: laguntzen, dinamizatzen eta esperientziak sortzen ikasteko
2026/06/25
Bilbao Basket Lauaxeta Saski Campus: uda saskiratze erritmoan
2026/06/25
SDA Lauaxeta Futbol Campus: futbola, taldea eta uda giroa
2026/06/24
Skate Camp: oreka, mugimendua eta jarrera handia
2026/06/24
Xuban Gorroño, Euskadiko txapeldun kadete mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu