Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Bertsolaritzaren lekukoa, belaunaldiz belaunaldi

Gure ikastolan, ikaskuntza ez da soilik gelan gertatzen, esperientzia partekatuen bidez ere transmititzen da. Eta horietako bat bereziki polita izan da: Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako bertso saioa, bertsolaritzan esperientzia duten ikasle beteranoek eskainia.

Saio honen bidez, bertsolaritzaren lekukoa belaunaldiz belaunaldi pasa da, eta bertsoak sortzen urteak daramatzatenek beren zaletasuna partekatu dute, etorkizuneko bertsolari berriak pizteko helburuarekin. Bertsotan, modu dibertigarri eta gertukoan azaldu diete zer den bertsolaritza, nola inprobisatzen diren bertsoak, zeri erreparatu behar zaion… eta batez ere, ikusarazi diete zein jarduera aberatsa den.

Eta izan ere, bertsolaritza ez da errima egitea soilik. Praktika honi esker, gure ikasleek ahozko komunikazio gaitasuna hobetzen dute, sormena garatzen, azkar pentsatzen, autoestimua indartzen, taldean lan egiten eta entzuten eta txandak errespetatzen ikasten dute. Hau guztia, gainera, jolasaren, umorearen eta euskal kulturaren bidez.

Honelako saioen bidez, Lehen Hezkuntzako ikasleek bertatik bertara ezagutzen dute jarduera hau, eta datorren ikasturtean ere animatzeko aukera zabaltzen zaie. Izan ere, bertsolaritzak etorkizuna badu… eta gure ikastolan, oinarri sendoak ere bai! 💬✨

Azken albisteak

2026/05/13
Gaitasun Altuei buruzko Kongresuan parte hartzen ari gara
2026/05/13
Izaro Pagalday, Bizkaiko Eskolarteko bertso finalerako sailkatua
2026/05/12
Ongizatea eta zaintza emozionala Zaindegi ikasle-agentziaren eskutik
2026/05/11
Aprendiendo sobre impuestos y ciudadanía en 4º de ESO
2026/05/11
Adei Gorospe, Bizkaia Cup txapelketako txapelduna kadete B mailan
2026/05/11
Lauaxetako ikasleak sarituak Elhuyar Zientzia Azokan

Kategoriak

Buletinean harpidetu