Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Entzun eta ez ahazteko: indarkeriari ez!

馃晩锔廔kasketa guztiak ez dira liburuetan aurkitzen. Badaude bizipenak, testigantzak, gizatasunez eta ausardiaz beteak, gure ikasleengan benetako arrastoa uzten dutenak. Lauaxetan, urtero, DBH 4. mailako ikasleek indarkeria terroristaren biktima baten testigantza zuzena entzuteko aukera paregabea dute, Adi-Adian programaren barruan.

Topaketa hau ez da soilik gertatutakoari buruzko informazioa jasotzea; bizipenak ulertzea da, minaren eta ondorioen aurrean begiak zabaltzea. Zorionez, gure seme-alabei ez zaie tokatu garai hori bizitzea, baina gizarte gisa ezin dugu gertatutakoa ahaztu. Are gehiago, hutsegiteetatik ikasi behar dugu, eta argi izan: indarkeria ez da eta ez da inoiz izango ideiak defendatzeko bidea.

Biktimen hitzak entzuteak enpatiaz hurbiltzea ahalbidetzen du, eta gure gazteengan errespetua, elkarrizketa eta eguneroko lana balio gisa finkatzen laguntzen du. Horiek baitira etorkizun bidezkoago, baketsuago eta gizatiarrago baterako oinarriak.

Eskerrik asko emandako guztiagatik. Eskerrik asko irakatsitako guztiagatik. Oroimen kritikotik baino ezin dugu etorkizun hobe bat eraiki. 馃尡馃挰

 

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan聽
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu