Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Txikitatik etorkizuneko mugikortasunera hurbiltzea

Datorren 2025eko urriaren 4an, larunbata, 10:00etatik 15:00etara, AICn (Amorebieta) ospatuko da Automozio & Mugikortasun Jasangarriaren Ate Irekien Jardunaldia, ACICAEk antolatua. (Informazio gehiago)

Adin guztietarako jarduerak izango dira: simulagailuak, kart elektrikoak, bizikleta tailerrak, bide-segurtasun zirkuitua, gymkanak eta sektoreko enpresetara bisita gidatuak. Aukera paregabea haurrek eta gazteek mugikortasunaren etorkizuna modu dibertigarrian eta hezitzailean ezagutzeko.

Lauaxetan ikasteko modu honetan sinisten dugu, eta horren adibide ona da Mugitek.

Mugitek proiektuaren bidez, gure ikasleek kart elektrikoak diseinatu eta eraikitzen dituzte, finantzaketa bilatzen dute eta euren proiektua defendatzen dute. Erronka erreal bati aurre egiten diote, hezkuntza, berrikuntza eta jasangarritasuna uztartuz. (Gehiago jakin)

Familia guztiak gonbidatzen ditugu jardunaldi honetan parte hartzera eta, ikasgelatik kanpo ere, elkarrekin etorkizuna nola eraiki esploratzen jarraitzera.

Gure babesletariko bat dan IDDTEKen albiste bikaina ikus dezakezu lotura honetan  eta beherago, bere bideoa partekatzen dizuegu.

 

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu