Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Zientzia partekatzen: Batxilergotik Lehen Hezkuntzara

🔬 Azken egunotan laborategia etapa desberdinetako ikasleen arteko elkargune bihurtu da. Batxilergoko 2. mailako Laborategiko Teknikak ikasgaiko ikasleek LH 5eko ikasleak hartu dituzte, Science ikasgaitik etorrita, laborategian nola lan egiten den gertutik ezagutzeko.

Bisitan zehar, Batxilergoko ikasleek hainbat esperimentu prestatu eta azaldu dizkiete, erabilitako materialak, prozesua eta emaitzen zergatia azalduz. LHko ikasleentzat aukera paregabea izan da zientzia modu praktiko eta motibatzailean bizitzeko, esperimentuak behatuz eta galderak eginez.

Esperientzia hau aberasgarria da bi aldeentzat: txikiek zientzia gertutik ezagutzen dute, eta nagusiek komunikazio eta dibulgazio gaitasunak lantzen dituzte.

Lehen ebaluazioan gela bat etorri zen, eta oraingoan LH 5eko beste talde batek ere laborategian nola lan egiten den ikusteko aukera izan du. Zientzia ikasteko… elkarrekin ikasiz. ✨

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu