Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Emakumearen Nazioarteko Eguna: aitortza, hausnarketa eta aurrera egiteko eguna

💜 Igande honetan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu dugu, emakumeek gure gizartean egiten duten ekarpena aitortzeko eta benetako berdintasunaren bidean aurrera egiten jarraitzeko eguna.

Lauaxeta Ikastolan, adin guztietako ikasleekin ikasgeletan egindako jarduerez gain, komunitatean ere presente egon nahi izan dugu. Horregatik, atzo Lauaxeta Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako ekitaldian izan zen, herriko hainbat eragile eta herritar bildu zituen topaketan.

Ekitaldian ikasleek izan zuten protagonismoa, baina baita Amorebieta-Etxanokoak diren Lauaxetako irakasleek ere. Haien presentziak eta parte-hartzeak hezkuntza komunitateak berdintasunarekin, balioetan heztearekin eta gizarte justuago bat eraikitzeko konpromisoarekin duen lotura islatu zuen.

Bestalde, Batxilergoko ikasleak Orue egoitzara joan ziren, bertako egoiliarrekin batera Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan hausnartu eta gai hau lantzeko. Belaunaldi ezberdinen arteko elkarrizketak eta bizipenak partekatzeak ikuspegi aberasgarria ekarri zuen, iraganeko esperientziak eta gaur egungo erronkak elkarrekin aztertzeko aukera eskainiz.

Hezkuntza funtsezko tresna da errespetua, aukera-berdintasuna eta kontzientzia soziala sustatzeko. Horregatik, egun hauek gogorarazten digute elkarrekin lanean jarraitzearen garrantzia, etorkizun berdinzaleago bat eraikitzeko. 💜

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu