Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Etorkizuna aukeratzen: orientazioa DBH 4. mailan

🎯 Lauaxeta Ikastolan badakigu ikasleen ibilbide akademikoan une garrantzitsuetako bat DBH 4. maila amaitzean iristen dela: hurrengo pausua aukeratzea.

Horregatik, aste honetan orientazio proiektu bat garatu dugu maila honetako ikasleekin, euren etorkizun akademikoari buruz hausnartu, informatu eta erabaki kontzienteak hartzen laguntzeko helburuarekin.

Saio ezberdinen bidez, ikasleek euren eskura dituzten aukerak ezagutu dituzte —Batxilergoko modalitateak zein bestelako ibilbideak—, euren interesak, gaitasunak eta motibazioak sakonago aztertuz, gainera esperientzia ezberdinak ezagutu dituzte, bai gurasoen aldetik, baita ikasle ohien aldetik ere.

Prozesu honek ez du soilik zer ikasi aukeratzea bilatzen; norberaren proiektu pertsonala eraikitzen laguntzea du helburu, autonomia, hausnarketa eta erabaki arduratsuak sustatuz.

Aukeratzea ez da soilik bide bat hartzea, norberaren etorkizuna eraikitzen hastea baizik. 💡

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu