Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Gaitasun Altuei buruzko Kongresuan parte hartzen ari gara

🧠✨Lauaxeta Ikastola, gaur eta bihar Deustuk eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Gaitasun Altuei buruzko I. Nazioarteko Kongresuan parte hartzen ari da.

Topaketa honek ikasten eta esperientziak partekatzen jarraitzeko aukera eskaintzen digu, Gaitasun Altuko ikasleei ematen diegun arreta hobetzeko, betiere ikuspegi inklusibo batetik.

Izan ere, ikasle hauei behar duten atentzioa ematea ez da pribilegioa, eskola inklusibo bat eraikitzeko ezinbesteko baldintza baizik.

Lauaxetan konprometituta jarraitzen dugu ikasle bakoitzari bere potentziala garatzen lagunduko dion hezkuntza eskaintzeko, bere beharretara egokitutako erronkak eta bidelaguntza eskainiz.

Ikasten jarraitzen dugu, hobetzen jarraitzeko.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu