Aurki gaitzazu

Gaitasunetan eta baloreetan hezteari buruz ari garenean, ezinbestekoa da ikasleak bakean eta arazoak era baketsuan ebazteko gaitasunean trebatzea. Gaur, bakearen nazioarteko egunean, besteak beste, KiVa eskola-jazarpenaren aurkako programaz hitz egingo dogu.

Lauaxeta Ikastola KiVa eskola bat da, zenbait ikasturtetik hona eskola jazarpenaren aurkako programa finlandiar hau aplikatzen baitau. Hasiera batean Lehen Hezkuntzan eta gaur egunean Bigarren Hezkuntzan ere.

Kiva programari buruz gehiago jakin nahi badozu, esteka honetara sartu zaitekez.

Programa horretatik harago, tutoretzetatik abiatuta, jarduera eta dinamika ugari garatzen dira bizikidetza errazteko, gatazkak konpontzeko eta baloreak garatzeko.

Alde horretatik, aipatzekoa da ikasle erreferenteen figura, DBHko Bizikidetzarako Batzordea edo G7 taldeak Batxilergoan egiten dauan lana. Figura horreek guztiek eginkizun aktiboa dauke eskolako bizikidetzaren inguruan.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu