Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Elikadura osasungarriko mokaduak

Jatea premia bat dela diote, baina modu adimentsuan jatea artea dela. Egia esan, gauza gutxi daude gure osasun eta errendimenduan hain eragin zuzena dutenak etra positiboki eragitea hain eskura ditugunak.

Science irakasgaian gai horri buruz gogoeta egiteko asmoz, elikadura osasungarria aztertu dugu Lehen Hezkuntzako 3. mailako gure ikasleekin. Eta ezagutza hitzez ez ezik, esperientzia praktiko eta gozoez ere elikatzen denez, lanari ekitea erabaki genuen, plater aberats eta osasungarri bat egin eta dasta zezaten.

Funtsezkoa da kontzeptu horiek haurtzarotik lantzea, bizitza osoan iraungo duten elikadura-ohitura osasungarrien oinarriak ezartzen baititugu. Etxean, askotan denbora mugatua izaten da eta eskariak ugariak izaten dira. Baina egia esan, ikastolan eguneko 3-4 otorduetatik bakarra egiten dute, eta asteko 7 egunetatik 5 besterik ez. Horregatik, gai hau familian etengabe aztertzera eta lantzera animatzen zaituztegu, elkarrekin denbora aprobetxatuz janari osasungarriak egiteko eta lagunartean gozatzeko.

Gainera, gai horiek Sciencen lantzen dira, ingelesez egiteak beraiei dakarkien abantaila erantsiarekin. Horrek aukera ematen die gure ikasleei nutrizioari buruz ikasteko ez ezik, beren hizkuntza-trebetasunak testuinguru garrantzitsu eta esanguratsu batean praktikatzeko eta hobetzeko ere.

Jarrai dezagun elkarlanean gure haurrentzat bizimodu osasungarria eta orekatua sustatzeko, haien ongizatea eta bizitasuna landuz.

Azken albisteak

2026/06/11
Agur Jaia Haur Hezkuntzan: haztea agurtzen ikastea ere bada
2026/06/11
Mundua ikuspegi berrietatik ulertzeko bi IB proiektu
2026/06/10
Pi Eguna Lauaxetan: matematika, sormena eta pentsamendua
2026/06/10
Lauaxeta–Gasteiz Greenpower Urban Race lasterketan parte hartu dugu
2026/06/09
Historia gogoratzea, berriro ez errepikatzeko: indarkeririk ez
2026/06/08
Haur Hezkuntzako kirol topaketa: mugimenduaren bidez hazten

Kategoriak

Buletinean harpidetu