Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Alkar laguntza > Bolondresa: besteentzako ezezik, norberarentzako ere aberasgarriak diran ekintzak garatuz

Lauaxeta Ikastola, 1. eta 2. Batxilergoko ikasleen artetik 100dik dira, ikasturte honetan ere bolondres edo boluntariado ekintzetan murgilduta ibili diranak.

Barnekotasuna lantzeaz gain, kanpora begira eragina izatea bilatzen da ekintza honeen bitartez, norbere gaitasunak besteen zerbitzura ipiniz eta norberen esperientziak eta garapena aldi berean aberastuz.

Ezagutu nahi zer motatako ekintzetan aritzen diran?

Jarraitu irakurtzen.

Bolondres ekintzetan murgilduta dabilzan ikasleek, besteak beste eta euren lehentasunen arabera, ondokoak garatu dabez ikasturte honetan:

  • Lauaxeta Ikastolako ekintza solidarioetan parte hartze aktiboa: liburu azoka, jostailu solidarioen azoka, janari bilketa…
  • Laguntza eskolarra: Galdakaon Caritasek daukan egoitzaren eskutik, egoera familiar berezietan dagozan edota eskola laguntza behar daben ikasleenganako arreta.
  • Bidezko merkataritza: Kidendaren eskutik Lauaxeta Ikastolako DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako sentsibilizazio kanpainak garatzea eta salmenta solidariorako puntua kudeatu eta garatzea.
  • Nagusiekaz solasean: Igurcoren eskutik nagusien egoitzan dagozan pertsonekaz denbora partekatzea.
  • Ludoteka: Lauaxeta Ikastolako LH 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako ludoteka ekintzak.
  • Meditazioa: Lauaxeta Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako meditazio saioak.
  • Xakea: Lauaxeta Ikastolako LH 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako xake saioak.

Hainbat urte dira Lauaxeta Ikastolan, batxilergoan, bolondres ekintzak garatzea proposatzen dirana. Ikasleen balorazioa, aurten ere oso positiboa izan da. Euren hitzetan bizipen aberasgarriak izaten dira ekintza honeei esker, beste testuinguru batzuetan izaten dabezanen gehigarriak diranak.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu