Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Nola lagundu seme-alabei beren erronka nagusietan?

Garapen pertsonalak ez du amaierarik. Ez gure seme-alabenak, ezta geureak ere. Adin bakoitzean, gure seme-alabek erronka desberdinei egin beharko diete aurre. Nola lagundu bidean, zailtasun edo erronka bakoitzetik ikas dezaten lortuz?
Lauaxetako Familia Eskolatik gure laguntza eta esperientzia eskaintzen dizugu, baita gai bakoitzean esperientzia eta ibilbide luzea duten adituena ere.
Urtarrilean, adibidez, gai hauek jorratuko ditugu:

– Seme-alaben eskolatzea: 0 eta 3 urte bitarteko familiei zuzendua
– Frustrazioa vs gehiegizko babesa: 2 eta 3 urte bitarteko familiei zuzendua
– Nerabezarora hurbiltzea: Lehen Hezkuntzako 6. mailako familiei zuzendua
– Segurtasun digitala: DBHko 1. mailako familiei zuzendua
Nahi izanez gero, Familia Eskolak adinaren arabera urtean zehar egiten dituen ikastaroak azter ditzakezu. Esteka honetan aurkituko duzu.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu