Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Lurrari lotuz, emakumeen arteko sareak ehuntzen: tailer berria Hazien Sarearekin

🌱 Atzo beste tailer bat garatu genuen Hazien Sarea-ren eskutik, elkarrekin ikasteko, sustraiak partekatzeko eta lurrari dugun lotura sendotzeko gune bat sortuz.

Bertan izan genituen Isabel eta Kim, Guatemalako emakumeak eta Mujeres Tejiendo Red-eko kideak; eta Ruth, baserritar gazte euskalduna, Plataforma de Migrantes de Getxo-ko kidea, huerta komunitario eta agroekologiko baten sustatzailea.

Tailerrean Guatemalako eta Euskal Herriko emakumeek lurrari dioten harremana jarri genuen erdigunean. Saioa k’iche’ herriaren eguzkiari egindako erritual indigena batekin hasi genuen, landatu aurretik lurrari baimena eskatzeko. Une hunkigarria izan zen, naturarekiko errespetua eta esker ona gogorarazi zizkiguna.

Horrez gain, etxeko lanen eta lurraren zaintzaren ardurez hausnartu genuen: nork egiten ditu? nola banatzen dira? Zer esan nahi du zaintzak erdigunean jartzeak? Elkarrizketa aberasgarria izan zen, ikuspegi komunitario eta feministatik lurrari begiratzeko aukera eman ziguna.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi zuen jakintzak eta esperientziak partekatzeagatik. Sareak ehuntzen jarraitzen dugu, elkarrekin hazten 🌾✨

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu