Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Ekitaldiak eta ospakizunak > Noiz nagusitu zaizkigu horrenbeste?

Zenbat aldiz esan edo pentsatu duzu? Denboraren joana eta horren azkartasuna are nabarmenagoak dira haiengan: gure seme-alabengan. Hain zuzen ere, ostegun honetan Lauaxetan hainbat urte, egun eta ordu eman dituzten 116 gazte agurtzeko unea heldu da. Eta pozez, hunkiduraz eta penaz egiten dugu, baina gutaz gogoratuko zaretelakoan eta gu bisitatzera itzuliko zaretelakoan, zer egiten ari zareten eta nola doakizuen kontatzeko.

Agur Jaian egingo dugu: ostegun honetan Lauaxetan ospatuko dugun Batxilergoko 2. mailako ikasleen promozio jaian. Oso une bereziak zuentzat eta zuen familia guztientzat: etapa bat ixtea, ikastolaz haraindi berri bat hastea, horrek maila akademiko-profesionalean zein pertsonalean suposatzen duen guztiarekin.
Ziur amatxu, aitatxu edo aitite-amama bat baino gehiago hunkitu egiten dela eta ez dela gutxiagorako.
Aurrera, neska-mutilak!
Begirada bat bota nahi badiozu programa uzten dizugu.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu