Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpokoak eta udakoak > Japoniatik Lauaxetara: kirola, kultura

🌍 🇯🇵⚽Aste honetan, Japonetik etorritako ikasle talde bat izan dugu Lauaxetan, Athletic Cluben eskutik Bizkaia bisitatzen ari diren egonaldi berezi baten barruan. Ekimen honen helburua kirolaren eta kulturaren bidez harremanak sendotzea da.

Egonaldian zehar, ikasleek Lauaxetako kirol instalazioak erabiltzeko aukera izan dute, gure espazioek eskaintzen dituzten aukera guztiak ezagutuz: zelaiak, entrenamendurako guneak eta kirola naturarekin lotzen duen ingurune paregabea.

Baina esperientzia ez da futbolean bakarrik geratu. Mikel Ipiña eta Ane Atxutegiren eskutik, gure kulturaren zati berezi batean murgiltzeko aukera izan dute: herri kiroletan. Kirol tradizional horien inguruko azalpenak entzun eta batzuk bertatik bertara probatzeko aukera ere izan dute.

Aste aberasgarria izan da, kultura, kirola eta elkartrukea uztartu dituena. Izan ere, kirola askotan kulturen arteko hizkuntza unibertsala bihurtzen da.

Orain galdera bat geratu zaigu… 🤔 Herri kirolak probatu ondoren, futbola gustukoago izango ote dute… ala herri kirolen zale bihurtuko dira?

Eskerrik asko bisitagatik. Plazer bat izan da zuek Lauaxetan izatea! 🌿💚

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu