Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Lauaxeta komunikabideetan > Osasun Mentalaren Mundu Eguna: ETBk Lauaxeta bisitatu du gure ongizatearen inguruko lana ezagutzeko

🧠 Osasun Mentalaren Mundu Eguna dela eta, ETBko kazetari talde bat Lauaxeta Ikastolara hurbildu da, gure ikasleen ongizate emozionala nola lantzen dugun gertutik ezagutzeko.

Lauaxetan, osasun mentala pertsonen garapen integralaren parte garrantzitsua dela ulertzen dugu. Ez dugu une jakin batzuetan soilik lantzen, baizik eta eguneroko bizitzaren parte da, ikasleen hazkunde pertsonalaren eta sozialaren bidelagun.

Bisitan zehar, komunikabidekoek gure hainbat ekimen ezagutu dituzte:

💚 Zaindegi, Nazioarteko Batxilergoaren (IB) esparruan sortutako ikasleen agentzia, non gazteek beraiek sustatzen dituzten ongizatea eta elkar zaintza bultzatzeko ekintzak: talde-dinamikak, sentsibilizazio-kanpainak eta elkarren arteko laguntza-jarduerak, besteak beste.

🪷 Zaindu gaitezan ikerketa-unitatea, ongizate fisiko eta emozionalari buruzko proiektu praktikoa, non ikasleek aztertzen duten nola eragiten duten loak, elikadurak edo estresaren kudeaketak euren eguneroko bizitzan. Hortik sortu dira yoga edo mindfulness saioak bezalako jarduerak ikastolaren barnean.

🏃‍♀️ Gainera, Ongizate fisiko eta emozionala irakasgaia derrigorrezkoa da DBHko ikasle guztientzat, beste ikastetxe batzuetan aukerakoa izan arren. Bertan lantzen dira ohitura osasungarriak, emozioen kudeaketa, autoestimua eta motibazioa.

👨‍👩‍👧‍👦 ETBk interesa erakutsi du baita gure Familia-Eskola programan ere, familientzako eta ikasleentzako hitzaldi eta tailerrak eskaintzen baititugu urte osoan zehar. Gai nagusiak: pantailen erabilera, autoestimua, komunikazioa edo presio akademikoaren kudeaketa.

💬 Eta ezin dugu ahaztu tutoretzen eguneroko lana: emozioak lantzeko, talde-kohesioa sustatzeko eta elkarrekiko konfiantza sendotzeko gune egonkorrak dira.

Ekimen guzti hauek ideia bakar baten inguruan batzen dira:
👉 heztea gure burua eta besteak zaintzen ikastea da. 🌱

Gaur Eguneko bideoarekin izten zaitugu.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu