Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Ekitaldiak eta ospakizunak > Hostel Lauaxeta: zure egonaldirako lekua

Lauaxetan naturaz, lasaitasunaz eta elkarbanatzeko espazioez gozatzeko aukera eskaintzen dizugu. Horregatik, zure eskura jartzen dugu Hostel Lauaxeta, toki atsegina eta gertukoa, familiak, kirol-taldeak edo beste talde batzuk elkartu eta esperientzia bereziak bizitzeko, egonaldi labur zein luzeetarako.

Zer eskaintzen du?
• 🛏️ Edukiera: gehienez 32 pertsona
• 👥 Erabilera: familia-topaketak, kirol-irteerak, talde-jardunaldiak, prestakuntza edo bestelako egonaldiak
• 🏫 Koordinazioa: hostela Ikastolan alokatu daitezkeen beste espazio batzuekin (aretoak, materiala, etab.) batera kudeatu daiteke, taldearen beharretara egokituta

Aukera paregabea da kirola, atsedenaldia eta ikaskuntza leku berean uztartzeko.

👉 Sartu Hostel Lauaxetaren dosierrean eta ezagutu eskaintzen dizkizugun aukera guztiak.

 

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu