Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Erleek ekosisteman duten garrantzia ezagutuz

Gaur, Lauaxeta Ikastolako laugarren mailako ikasleek esperientzia zoragarria izan dute! Nekazariak Eskolan proiektuaren baitan, erlezain profesional baten bisita jaso dute, eta hark bertatik bertara azaldu die nola lan egiten duten erleek eztia ekoizteko eta zein garrantzitsua den horiek gure ekosisteman. 

Erleek eztia ekoizteaz gain, polinizazioan funtsezko eginkizuna betetzen dute, eta horrek eragin zuzena du landareen eta elikagaien hazkuntzan, eta baita ingurunearen orekari eustean ere. Ikasleek horri esker ikasi dute biodibertsitatea zaintzearen garrantzia eta ingurugiroan dugun eragina, izan positiboa edo negatiboa.

HAZI eta Bizkaimendi koordinatutako proiektu hau Nirea mugimenduaren parte da, landa-eremua bizirik mantentzearen aldeko ekimena, eta Nazio Batuen 2030 Garapen Iraunkorrerako Helburuekin bat dator. Bereziki, 12. helburua, kontsumo eta ekoizpen modu arduratsuak bultzatzeko premia azpimarratzen duena.

Nekazariak Eskolan proiektuari esker, ikasleek baserritarrak eta lehen sektoreko profesionalak ezagutzen dituzte. Hauek, beren esperientziak partekatuz, ingurumenarekiko konpromisoa eta kontsumo arduratsuaren garrantzia helarazten diete gazteei. Haien lana ez da soilik elikagaiak eta enplegua sortzea; osasuna, identitatea, kultura eta landa-paisaiaren zaintza ere bermatzen dute.

Azken albisteak

2026/06/15
Lauaxeta Ikastolako Jaia: komunitatean gozatzeko eguna
2026/06/15
Lauhaize: 5 urteko gelak sortutako hiria
2026/06/15
UNICEF gertutik ezagutzen: konpromisoa, ikaskuntza eta ekintza solidarioa
2026/06/15
Sponsor’s Day: eskerrik asko Mugitek proiektua bultzatzeagatik
2026/06/11
Agur Jaia Haur Hezkuntzan: haztea agurtzen ikastea ere bada
2026/06/11
Mundua ikuspegi berrietatik ulertzeko bi IB proiektu

Kategoriak

Buletinean harpidetu