Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Esperientzietatik ikasten da

Esperientzia praktikoek ikaskuntza handia barneratzen dabe, eta horixe da Lauaxetan garatzen diran diziplinarteko unitateekaz bilatzen dana. Gure seme-alabek eta ikasleek beste ikuspuntu batetik barneratzen dabe errealitatea. Ikusi nahi adibide bi?

Segi irakurtzen.

Alde batetik, DBHko 3. mailako ikasleek egungo zein etorkizuneko behar guztiei erantzungo deutsen hiri iraunkorraren maketa sortzeko erronkari aurre egin deutsee. Horrela, Smart Cities izeneko esperientzia praktiko bezain eraldatzaile baten parte izan dira.

Bestalde, DBHko 4. mailako ikasleek, euren etorkizuneko erabakiak hartzeko baliagarria izango jaken orientazio profesionala eta akademikoa jaso dabe.

Lauaxetako ikasleen guraso asko eta ikasle ohiak ere gerturatu dira hainbat sektoretako profesional gisa izan daben esperientzia, garai batean eurak ere izandako zalantzak, bidean metatutako ikasketa, etab. Partekatuz. Orohar istorio erreal eta interesgarriak kontatuz.

Beren bizitzako une batean beren enpresa propioari ekitea erabaki eben profesionalak, ingeniariak, medikuak.. eskerrik asko zuen ekarpenagatik Mikel, Nagore, Joseba, Luis, Unai, Adela, Jon, Xabier, Paz eta zuen agendetan lekua egin dozuen guztioi, gazteenei ekarpen positivo hau egiteagatik.

Diziplina arteko unitateei buruzko informazio gehiago lor dezakezu infografia honetan.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu