Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpokoak eta udakoak > Eskolaz kanpokoaketan, dakitenen eskutik aliantzan

Gizarteari irekita dagoen ikastola bat gara, eta gure zereginetan aliatuak bilatzen ditugu indarrak batu eta norabide berean lan egiteko. Hori da eskolaz kanpoko kirolaren eta Bilbao Basket eta Zornotza Saskibaloi taldearekin adostu berri den hitzarmenaren kasua. Horri esker, eskolaz kanpoko saskibaloiko klaseetan izena ematen duten ikasleek talde horien entrenamendurako jarraibideak eta irizpideak beteko dituzte.
Gauza bera gertatzen da Athletic Fundazioarekin futbolaren kasuan, Bizkaiko Pilota Federazioarekin esku pilotaren kasuan, Uztai taldearekin gimnasia erritmikoaren kasuan, Hot Shots Etxanorekin in line hockeyari dagokionean, Amorebieta-Etxanoko Waterpolo taldearekin Waterpolo garatzerakoan edo Mondragon Linguaren kasuan ingelesa lantzekor orduan, Habilititasekin robotikaren kasuan eta Gurutze Gorriarekin lehen sorospenetarako edo uretako sorospenerako ikastaroak emateko orduan.

Azken albisteak

2025/04/11
Opor on eta merezi bezain zoriontsuak!
2025/04/11
Liburuaren astea Lauaxetan: hitzak, sormena eta elkartasuna protagonista
2025/04/11
Ikasteko eta laguntzeko liburuak: 855 € Mundu Bakean-entzat zuen elkartasunari esker!
2025/04/11
Komunitate inklusiboak eraikitzen: diziplina arteko bidai bat hiri-iraunkortasunerantz
2025/04/10
Memoria bizia: Lauaxeta Ikastolako ikasleak Gogora Fundazioak antolatutako biktimen eta gazteen arteko elkarrizketan
2025/04/10
Belaunaldien arteko zubia: Orue egoitzako bisita Lauaxetara

Kategoriak

Buletinean harpidetu