Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpokoak eta udakoak > Oporrak, lagunak, afizioak… udalekuak!

Plan ona, ezta? Guraso gehienek pixka bat itxaron behar dogu oraindik gure oporrez gozatzeko, baina, gure seme-alabak oporretan dagoz. Lauaxetaren proposamenen alde egin dabenek, gogotik gozatzen ari dira. Ikusi nahi dozu?

Lauaxetaren udaleku irekiak abian dira dagoeneko. Hainbat jarduera adinaren arabera: eskulanak, ibilaldiak, surfa… Argazkietan begiratu edo informazio zehatzagoa eskuratu daikezu esteka honetan.

Eta Lizarra eta Eginora joatera animatu direnak maletak prestatzen ari dira! Zuen familientzat, Instagrameko kontuak gogorarazi nahi deutsueguz, gurasoei inbidia pixkat emoteko.

Esteka honetan Lizarrako Instagrameko kontuari begiratu bat emon ahalgo deutsezue eta beste honetan Eginokoan kuxkuxeatu.

Aurten, seme-alabek ere inoiz baino gehiago merezi dabe oporrak hartzea eta gozatzea. Ondo pasa!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu