Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hobekuntza eta berrikuntza > Euskararekin konprometitzen diren erreferenteak

Mugak lausotzen ari diren mundu globalizatu honetan, uniformetasunera jotzeko arriskua dago, bidean gure kultura eta hizkuntza galduz, azken batean: gure identitatea.

Gainera, gure gazteek kontsumitzen dituzten edukien gutxiengo bat baino ez dago euskaraz, eta, beraz, batzuetan zailagoa egiten zaie euskarazko erreferenteak aurkitzea.

Hori dela eta, ikastolan, beraientzat esanguratsuak edo erakargarriak diren eta beren bizitza euskaraz garatzeko konpromiso sendoa duten hainbat arlotako pertsona ezagunak eskaintzen eta ikusarazten saiatzen gara.

Bere garaian, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria eta Eneko Axpe NASAko ikerlari eta musikari euskalduna ezagutzeko aukera izan zuten.

Atzo, euskal futbol eta pilota arloko bi erreferenterekin partekatu zituzten hausnarketak: Gaizka Garitano eta Ibai Zabalarekin.  

Hemendik, gazte guztiak animatzen ditugu, euskarazko edukiak partekatzera ez ezik, euskarazko edukiak eta kultura sortzera.

Eskerrik asko bioi eta aurrera, eutsi deiogun euskarari!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu